XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dozena bat urte igaro dira hura gertatu zenetik.

Hamar urteko mutil koskorrak besterik ez ginen orduan eta osaba-izebez inguratuta bizi ohi ginen.

Batzuk bene-benetako osaba-izebak zirenak, familiakoak izateagatik, eta beste batzuk haurrei halako ahaidetasun tituluak erabilarazten dizkietelako maitatuagoak senti daitezen.

Niri bost axola zitzaidan, noizbehinka oparitxoa edo eskupekoa ziurtatzen zidaten heinean behintzat.

Lehenengo aldiz ikusi nuen egunean ezin izan nuen Adrianen familiakotzat hartu.

Lagunen bat izan behar zuela pentsatu nuen.

Adrianen etxeko egongelan ginen, Viennan esan nahi dut, aldamenekoa ere egongela izan arren Miramon deitzen baitzuten, telebista bertan zeukatelako.

Laurok musika gelan, Viennan ginela esan nahi dut, horrela deitzen baitzioten bi piano zoragarri haiek zeuden gela zabalari.

Larunbata iluntzen hasia izan behar zuen, Adrianen aita liga hasi aurreko futbol partidu bat ikusten baitzegoen Miramonen telebista gelaren izena, noski.